top of page
Writer's pictureOndareup

PRESTAKUNTZA-BEKAK URDAIBAIN

UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzaz, 2 prestakuntza-beka eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.


  • Ordaindutako bekak dira.

  • Bekaren denboraldia: 2021ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra (8 hilabete).

  • Eskaera apirilaren 6ra arte bidal dezakezu.

Gazteak biosfera-erreserben etorkizun


a dira, eta beren lurraldearen antolamenduan esku hartzeko aukera eman behar zaie, bai eta prestakuntza jasotzekoa ere, biosfera-erreserbak kudeatzen laguntzeko eta haien garapen iraunkorra sustatzeko.

Horregatik, UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzaz, ordaindutako 2 prestakuntza-beka eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.

Zer sartzen da bekan?

  • 8 hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2021ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra) lanaldi erdira; gunea Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan izango da (Ekoetxea – Busturia).

  • Prestakuntza-plana.

  • Ordainsari gordina: 450 €/hilabete.

Besteak beste, zeregin hauek izango ditu beka jasotzen duenak:

  • Bekarekin lotutako jardueretan parte hartzea.

  • Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan martxan dauden proiektuetan laguntzea.

  • Beka amaierako txostena egitea.

Hautaketa-irizpideak:

  • 18 eta 30 urte artean izatea (adin-tarte hori beka hasten den egunean izan behar da, hau da, maiatzaren 1ean).

  • Prestakuntza edo esperientzia Turismoaren edo Ingurumenaren sektoreetan.

  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat izatea (bizilekua, lana, ikasketak, ikerketa, edo Urdaibaiko elkarteren bateko kide izatea).

  • Euskara-maila eta ingeles-maila altuak izatea.

  • Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea.

  • Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei.

Zer aurkeztu behar da?

  • Curriculum vitaea.

  • Motibazio-gutuna.

  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat ziurtatzen duen dokumenturen bat, hautaketa-irizpideetan adierazitakoa betetzen dela ziurtatzeko.

  • Langabezian egonez gero, egoera horren egiaztagiria.

Hautagaitzak posta elektronikoz bidali behar dira

Nekane Viotari n.viota@unescoetxea.org Gaia: “Urdaibai beka”.

Azken eguna, apirilaren 6a.



5 views0 comments

Recent Posts

See All

Comments


bottom of page